XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gakoen bidez, animalia hauek ostalarien birika edo sudur-zuloetara atxekitzen dira.

Animalia hauen aurreko muturrari zefalotorax edo prosoma deritzo eta gainerantzeko alde eraztundunari abdomen edo opistosoma.

Gakoek, ostalariaren arnas bideetako ehun bigunak zauritzen dituzte eta animaliak zauri hauetatik isurtzen den odola hurrupatzen du.

Odola, faringetik pasa ondoren erdiko liseri-hodi handia zeharkatzen du.

Atzealdeko liseri-hodi laburra bukaerako uzkian zehar irekitzen da kanpoaldera.

Talde honetako espezieek ez daukate zirkulazio-, arnas ezta iraitz-aparaturik.

Nerbio-sistemak anelido eta artropodoen eredu klasikoa jarraitzen du, baina hauetan baino askoz sinpleagoa da.

Animalia parasito gehienetan bezala ugal-organoak oso garatuta daude.

Arrak emeak baino txikiagoak eta eraginkorragoak dira, eta ostalariaren arnas bideetan zehar norabide guztietan higitzen dira bikote bila.

Barne-ernalkuntza burutzen dute eta arrautzak denboraldi batean uteroan gelditzen dira, ostalariaren arnas bideetako jariakinekin kanporatzen direlarik.

Bitarteko ostalari batei irentsi orduko, eklosiotu egiten dira, ostalariaren ehunetan, urdail-pareta zulatu ondoren kistatuko den larba migratzaile bat askatuz.

Larba hauek organo bitalak aukeratzen dituztenean ostalariari eritasuna edo heriotza ekar diezaiokete.

Behin-betiko ostalariak bitarteko ostalari bat jaten duenean larbak heldu eta arnas aparatura iristen dira eta hilabete batzuk pasa ondoren arrautzak ipintzen hasten dira.

Animalia hauen bizi-zikloak ez dira zehatz-mehatz ezagutzen eta bitarteko ostalari gehienen berririk ez dago.

Dena dela, orain arte ikusitako ziklo guztietan bitarteko ostalariren bat agertzen da eta normalean behin-betiko ostalariaren elika-katean parte hartzen duen ornodunen bat izaten da.

Pentastomidoak

Ik. Pentastomida.

Peptikoa

Liseriketari dagokiona edo liseriketan laguntzen duena.

Adib. guruin peptikoa.

Pereiona

(Krust.) Toraxa.

Pereiopodoa

(Malakostr.) Ibil-hanka torazikoa.

Peribrankiala

Zakatz ingurukoa.

Adib. barrunbe peribrankiala.

Peribukala

Ahoaren inguruan dauden egiturei esaten zaie.

Adib. anfioxoaren kirru peribukalak.

guruin zefalikoa / gako-guruina / testikulua / nerbio-eraztun zirkumenterikoa / aurreko hestea / kirru-zakua / nerbio-kordoia / semen-besikula / hodi-isurlea / erdiko hestea / atzeko hestea.

Irud. Pentastomidoak: Porocephalus-en larba.